Maiatzaren 1 AEBetan
Los Angeles, Chicago edota New York (AEB) manifestaldi erraldoien lekuko izango dira maiatzaren 1ean. Zenbait elkarte eta giza erakundek maiatzaren 1eko ospakizunak berreskuratzeari ekin zioten 2006. urtean, eta gaur egun, gero eta gehiago dira mobilizazioetan parte hartzen duten hiritarrak. Aurten, gainera, etorkinek inoizko presentzia handiena izango dute, eta "Langileak gara, ez gaizkileak" lelopean kaleratuko dira. Izan ere, AEBetako lege zorrotzek kinka larrian dituzte paperik gabeko milioika lagun -12 milioitik gora, zenbait azterketen arabera-. AEBak aukeren herrialdea deituko dute gero!