Maiatzak 19an Antonio Altarriba irudigilearekin tertulia Gasteizen
Maiatzaren 19an izango da, Euskadiko Ilustratzaile Profesionalen elkarteak antolatu duen Euskal Irudigileak ekimenaren barruan, 2010eko Komikiaren Sari Nazionala irabazi zuen Antonio Altarribak eskainiko duen hitzaldia, Gasteizko Zuloan.
Ilustratzaileen egunerokoa erakusteko helburuarekin sortu ziren Euskadiko Ilustratzaile Profesionalak abian dituen Euskal Irudigileen tertuliak, era berean medio beraren alor desberdinen topaketa bilakatzeko.
Gorka Vázquez, 'Olentzero eta iratxoen jauntxoa' (2011) eta 'The Wish Fish' (2012) filmen zuzendariak hasi zuen 2012 honetako tertulien txanda, pasa den maiatzaren 3an Bilbon. Oraingoan berriz, maiatzaren 19an, Gasteizko Zuloan, Antonio Altarribaren lana ezagutzeko aukera izango da. 80ko hamarkadan Bustrófedon aldizkarian Colectivo Z-rekin aritu zen eta gerora Luis Royo marrazkilariarekin batera. 90eko hamarkadan berriz literaturan oinarritu ondotik, mende berrian Laura, Kim, El arte de volar (2009) obretan ikusten dugu. Irabazitako sarien artean, aipagarria da duela bi urte, 2010ean, eskuratu zuen Komikiaren sari nazionala.
Hitzordua datorren maiatzaren 19an izango da, eguerdiko 12:00etan Gasteizko Zuloan.