MAIALEN SORZABALBERE: “Izerdi usain handia eta tabernetako ordu txikietako puzkerren usaina gorrotu dut”

Maialen Sorzabalbere (Donostia, 1996) umoregilea Barrexerka kolektiboko kidea da eta bakarrizketak egiten ditu. ETBko ‘Mihiluze’ saioko gidoilaria ere bada. Saltsa askotan ibiltzen da eta etorkizunerako proiektuak ere baditu buruan.

Miresten duzun norbaiti argazkirik edo autograforik eskatu al diozu?
Gurasoek askotan sinatu dizkidate eskolako kalifikazioak edo etxera bidalitako oharrak. Balio du?
Beti gomendatzen duzun telesaila edo pelikula?
Derry Girls telesaila. Umore estilo hori asko gustatzen zait. Eta ikusi ez baduzu, ikusi Martin telesaila, bizitzan behin ikusi behar da.

Zure hurrengo bakarrizketak WhatsApp-eko zure azken mezuaren izenburua izango balu, zer izen izango luke?
“Bua, oilaskoa letxugakin!”.
Zein da ezagutu dituzun pertsona ezagunen artean gehien gustatu zaizuna?
Ezin bakarra aukeratu…
Zer janari konbinazio bitxi duzu gustuko?
Ogia poltsako patatekin; kurruskaria + kurruskaria = beti bai!
Zer prestatu dezakezu oraintxe bertan hozkailuan daukazunarekin?
Piperrak tipularekin edo tipula piperrekin.
Fenomeno paranormal edo azaldu ezinen bat bizi izan duzu?
Ez, edo ez naiz konturatu behintzat.
Norekin geldituko zinateke igogailu batean irten ezinik?
Kasualitatez motxilan bi tuper bete makarroi dituen edonorekin.
Zure zer ezaugarri gustatzen zaizu gutxien? Eta gehien?
Gutxien: ez naiz oso ona pazientzia kudeatzen. Gehien: irtenbideak/ alternatibak lortzen trebea naizela uste dut.
Zer da egin duzun erokeriarik handiena?
Komunikazioaz gain, zuzenbidea ikastea.
Zer bertute edo ezaugarri balioesten da behar baino gehiago?
Ondo abestea.
Zer talentu izatea gustatuko litzaizuke?
Ondo abestea.
Zein da zure denbora-pasarik kutunena?
Konbinazio bat da: konpainia ona, kirola eta geroko potea.
Zer pertsonaia historikorekin identifikatzen duzu zure burua?
Guztiak ez dira historikoak oraindik, baina izango dira: Phoebe Waller Bridge, Mirari Martiarena eta Aitziber Garmendia. Agian Charles Chaplin ere bai.

Zertaz damutzen zara gehien?
Oso gauza txikiez; esaterako, uste dut hockeya hautatu behar nuela gaztetan, saskibaloiaren ordez. Denok eskertuko genuen.
Zer usain gorroto duzu?
Izerdi usain oso-oso handia edota tabernetako ordu txikietako puzkerren usaina. A, eta brokoliaren usaina, noski.
Zer beste lanbidetan aritzea gustatuko litzaizuke?
Eguraldi iragarle.
Zer da apustu bat tarteko, edo bestela, egindako tontakeriarik handiena?
Eski lasterketa bat lehengusuarekin.
Tatuaje bat egin beharko bazenu gaur, zer izango litzateke?
Askotan pentsatu dut besoan nire amamaren izena tatuatzea. Arrate zuen izena. Baina besoaren perspektibaren arabera, atzekoz aurrera irakurrita, arraro samar gelditu daiteke.

Fikziozko zer pertsonaia nahiko zenuke laguntzat?
Friends telesaileko Chandler Bing.
Zein da zure toki kutuna?
Ondarretako gabarra.
Dirua traba ez balitz, zer egingo zenuke?
Telesail bat. Eta asko bidaiatu.
Dena dakien izaki bati galdera bat egiterik izanez gero, zer galdetuko zenioke?
Nire ondoan eramango nuke momentu jakin batzuetan poligrafo lanak egiteko.
Zer abestik gogorarazten dizu zure haurtzaroa?
Alaitz eta Maiderren Txanpon baten truke kantuak.
Hil aurretik egitea gustatuko litzaizukeen zerbait?
Film bat idatzi eta zuzendu.