MagialdiAraba jaialdia hasiko da bihar

Arabako hainbat herritan magia ikuskizunak eta tailerrak egingo dituzte irailaren erdialdera arte.

MagialdiArabaren X. edizioak magia zabalduko du Arabako txokoetan, bihartik irailaren 15era bitarte. Hamasei herritan izango dira emanaldiak eta tailerrak, prestakuntza, sorkuntza eta zabalkundea bateratuz. Gasteizko Magialdiaren atarikoa izango da, 

Programaren baitan haurrentzako eta helduentzako magia lantegiak, hurbileko magia animazioa eta magia ekitaldiak izango dira. Honako artista hauek hartuko dute parte: Asier Kidam, Tor Magoa, Hodei Magoa, Imanol Ituiño, Txoborro Magoa eta Altrius Magoa.  

Honako herri hauetan izango dira ekintzak: Gesaltza Añana, Zuhatzu Kuartango, Armiñon, Dulantzi, Ekora, Izarra, Luiaondo, Okina,  Araia, Argantzon, Agurain, Nanclares Oka, Aramaio, Okondo, Urizaharra eta Comunion.

Egitarau osoa hemen kontsulta daiteke.