Mafiari ordaintzen ez dion lehen supermerkatua

Palermon mafiari dirurik ordaintzen ez dion lehen supermerkatua ireki dute, Addiopizzo izeneko erakundearen ekimenez —pizzoa mafiari ordaindu beharreko zerga da, eta beraz, erakundearen izenak "Agur pizzoari" esan nahi du—. Addiopizzok zerrenda bat egin du Cosa Nostrari ordaintzeari uko egin dioten enpresekin, eta bertan ageri direnen dendek adierazgarri bat dute. Haien produktuak besterik ez ditu saltzen supermerkatu ireki berriak. Mafiaren kontrako fiskaltzaren arabera, Sizilian enpresarien %80ak ordaintzen dio mafiari. Ez da harritzekoa, beraz, orain arte enpresa gutxik ekimenarekin bat egin izana: 240. Hala ere, Addiopizzo pozik dago erantzunarekin.