Madame Bovary

XIX. mendeko aristokrazia frantsesaren testuinguruan bizi da Emma Bovary, Gustave Flauberten eleberri klasiko honetako protagonista. Mediku gazte batekin ezkondurik, bizimodu burges atseginaz gozatzen du. Laster jausiko da, ordea, ezin asezko asperduraren zuloan. Isilpeko maitale batek lagunduko dio errutinaren itoaldi horretan bizirauten. Ezkutuan maitatzeak emango dizkio pasioa eta susperraldia, baina baita desamodiorako eta zoramenerako bidea ere.