Mad Max: Fury Road

80ko hamarkadan Mel Gibsonek protagonizatu zuen australiar trilogiari jarraipena ematera datorren filma. Oraingoan, Tom Hardy izango da Max Rockatansky. Legerik gabeko eta inoiz baino baliabide urriagoak dituen mundu post-apokaliptikoan bizirauteko, Furiousa izeneko emakumearekin eta honen taldearekin batuko da Mad Max. Jatorrizkoek muinean zuten ideia iruditeri ikaragarriz eta akzio frenetikoz jantzita.