Machete AEB-en esanetara

Zine aretoetan esperotakoa baino arrakasta gutxiago lortu zuen arren, hain izan zuen aurrekontu txikia Machete filmak, ezen DVD alokairuen eta salmenten bidez irabazitakoa nahikoa izan baita inbertsioa berreskuratzeko. Hala, Robert Rodriguez zuzendariak bigarren zatia aurrera eramateko finantziazioa lortu du eta datorren hilabetean ekingo dio Machete Kills errodatzeari. Oraingoan, Machete AEBeko Gobernuak kontratatuko du drogarekin eta armekin trafikatzen duen aberats ero bat akaba dezan. Asmoa trilogia bat egitea da.