Maceo Parker
Ojos de Brujo eta Pablo Milanes Pirineos Sur jaialdian izango dira. Jaialdia Huescako (Espainia) Sallent de Gallegon eta Lanuzan izango da uztailaren 9tik 26ra, eta aurten musika beltza omenduko dute. Marianne Faithfull, Eli Paperboy Reed eta Omara Portuondo izango dira bertan, besteak beste.