Luxuzko krisia
%10 haziko da, batez beste, luxuzko artikuluen salmenta 2012 urtea amaitzerako; hori dio Bain & Company enpresak argitara emandako txostenak. Larruzko jantziak, oinetakoak eta bitxiak dira krisi garaiotan arazo ekonomikorik pairatzen ez dituztenen kapritxo handienak, eta luxuzko autoen, ardo eta likoreen, hotel erreserben eta yateen salmentek ez dute beherakadarik jasan. Guztira 212.000 milioi euro!