Luxuzko hoteletan toallei txipa jartzeko joera zabaltzen ari da
Hoteletako bezeroek zenbait gauza eramaten dituztela-eta, neurriak hartzen dituzte zenbait hotelek.
Xaboiak, txanpuak eta halakoak hartzeko ohitura dute batzuek hoteletan. Zilegi izaten da sarritan, promoziorako izaten baitira. Badira, ordea, jendeak etxera eramaten dituen beste hainbat gauza ere, toallak, albornozak eta bestelakoak.
Hori dela eta, zenbait hotel teknologia erabiltzen hasi dira lapurretak saiheste aldera. Bilaketarako balio duten mikrotxipak ipintzen dizkiete toalla, maindire eta albornozei, non dauden jakiteko. Toalla bakoitza identifikatu eta haren arrastoa jarraitzeko aukera ematen dute txipek, eta gelan, garbitegian ala biltegian dagoen ikusi.
Erregistratzerakoan segurtasun depositoak ere eskatzen dituzte hainbat tokitan, ondoren zerbait falta dela ohartuz gero, bezeroari kobratu ahal izateko.
Toallez eta albornozez gain, beste hainbat elementu ere lapurtzen omen dira hoteletan, hala nola bonbillak, pertxak, ile lehorgailuak, kafe-makinak, bozgorailu adimendunak, edota burukoak eta plantxak.
Zenbait tokitan idatziz adierazten dute zer hartu daitekeen eta zer ez, bezeroek dohainik eraman dezaketena zer den jakiteko.