Lutheriako tailerretan egindako biolin eta biolak maileguan utziko dizkiete musika ikasleei

Bele Euskal Lutheria Eskolak 20 musika tresna utziko ditu musika eskola eta kontsebatorioetako ikasleen esku; eskaera egiteko epea ekainaren 3a arte egongo da irekita.

Musika materiala biziberritzeko helburuarekin, Bele Euskal Luhteria Eskolako langileek harizko hainbat instrumentu utziko dizkiete maileguan musika eskola eta kontsebatorioetako ikasleei. Guztira 20 instrumentu utziko dituzte ikasleen eskuetan, 14 biolin eta sei biola. Instrumentuak eskatzeko epea ireki dute jada, eta ekainaren 3a arte egin daitezte eskaerak.

Bilboko lutheria ikasleek hiru urteko ikasketa planaren barruan egindako musika tresnak dira; instrumentu horietako bakoitzak 6.000 euro inguru balio ditzake merkatuan. Eusko Jaurlaritzako Kultura sailak jarri du martxan ekimen hau.