Lurrunezko trenetan ibilbideak egingo dituzte asteburuan, Azpeititik Lasaora

Diesel trenen zerbitzuak ere izango dira martxan astegunetan.

Euskotreneko Trenbidearen Euskal Museoak lurrunezko hiru tren jarriko ditu martxan abuztuko asteburuetan. Azpeititik Lasaorako bidea egingo dute honako ordutegietan: larunbatetan, 12:00etan eta 17:30ean, eta igandetan 12:00etan.

Bestetik, diesel trenen zerbitzu berezia ere izango da asteartetik ostiralera, Azpeititik Lasaora. Eguerdiko hamabietan eta arratsaldeko bost eta erdietan izango dira hitzorduak. 

Bide batez, Burdinbidearen Euskal Museoa ere bisitatu ahal izango da asteartetik larunbatera,  10:30etik 14:00etara eta 16:00etatik 19:30era, eta igande eta jaiegunetan goizeko ordutegian.

Burdinbidearen Euskal Museoak  era guztietako ibilgailuak ditu ikusgai: lurrun-lokomotorrak, dieselak eta elektrikoak; automotorrak; eta hainbat motatako bagoiak. Era berean, Urolako Trenaren garai bateko tailerra tarteko, "Euskadiko makina erremintaren multzorik osatuenetakoa" eskaintzen duela gogorarazi du museoak, eta XIX. mendearen amaieratik trenbidean erabilitako uniformeen erakusgaiak ditu, baita munduko trenbide-erlojuen "bildumarik onenetakoa" ere.