'Lurralde debekatua' euskarazko filma, Donostian, Bilbon eta Gasteizen

Hilaren 17a arte egongo da ikusgai Bilboko Multicinesen, Gasteizko Floridan eta Donostiako Principen. Harrison Ford, Ray Liotta, Ashley Judd eta Alice Braga dira aktore nagusiak.


Wayne Kramerrek zuzendutako filmak immigrazioaren gaiari heltzen dio hainbat muturretatik. Eusko Jaurlaritzak bultzatutako Zinema euskaraz ekimenaren harira ematen ari dira filma.