Lurrak Saturnorenak bezalako eraztunak izan litzake... baina zabor espazialez osatuak!
Saturnoren eraztuna gasez eta izotz arrokez osatua dago, gurea, ordea, osatuko balitz, zaborrezkoa izango litzateke.
Ez da, ordea, Saturno, eraztuna duen planeta bakarra, Jupiter, Urano eta Neptunok ere badituzte, nahiz eta ez diren apenas nabaritzen. Lurra ere laster berea izateko bidean dago, nahiz eta ez modu naturalean, baizik eta gizakia sortzen ari den zabo espazial guztiagatik.
Utah Unibertsitateko Jake Abott irakaslea da hau baieztatzen duena: "Lurra bere eraztunak izateko bidean dago". Jada Lurraren orbitan dauden zabor pilei egiten die erreferentzia.
Eraztunak dituzten planeten artean Saturnorena da ikusgarriena, hainbeste, ezen teleskopio ez horren ahaltsuetatik ere behatu daitekeela. Saturnoren orbitan harrapatuak geratu diren izotz eta arrokez osatua dago. Beste kasuetan ere antzekoa da egoera, izotz puska erraldoiak planeten orbitan bueltaka dabiltza.
Lurrean, ordea, eraztunen jaiotza ez litzateke hauts kosmikoz sortua, baizik eta giza zaborrez! Espazio esplorazio eta telekomunikazioen jardueretatik sortutako zaborra Lurraren orbitan biraka dago eta horrek metalezko zaborrez osatutako eraztun artifiziala sortu lezake gure planetaren inguruan.
NASAren Orbitako Zaborraren Programa deitutako departamenduak espaziora jaurtitzen den guztia xehetasunez zenbatzen du. Lurraren orbitan bueltaka dauden objektuak monitorizatuta mantentzen dituzte. Estimatzen da gutxienez 23.000 zabor pieza daudela Lurraren inguruan biraka. NASAk "orbitako zaborra" deitzen die hauei. Zabor hauek etengabe biraka dabiltza 29 kilometro orduko abiaduran gutxi gora behera.
Hondakin handienak mehatxua dira etorkizuneko bidaia espazialak burutzeko garaian, eta zabor honen 200-400 pieza soilik itzultzen direla Lurrera uste da, atmosfera ukitzean deuseztatuz. Alabaina, zabor hau haztea espero da, etorkizunean espaziora jaurtiketa gehiago egingo direla estimatzen baita.
Satelite artifizial kopuru izugarriaren aurka daude astronomoak. Elon Musk adibidez, satelite bidezko Internet zerbitzua martxan jartzeko milaka satelite artifizial jaurtitzeko presatzen ari da. Astronomoek adierazi dute honek espazioa behatzeko ikusgarritasuna kenduko liekeela eta etorkizunean benetako arazo bilakatuko dela.
Oraingoz, ikertzaileak lanean ari dira, pentsatzen, zein litzatekeen orbitan gizakiak utzi duen zabor hori garbitzeko modurik onena. Zenbait prototipo sortu dira jada, baina oraindik ez dago ezer ofizialik.