Lur planetak bere kaxa beltza izango du eta berau nola desagertu zen erregistratuko du
Munduaren amaieratik bizirik irten litezkeenek, disko gogor honi esker, aukera izango lukete puntu horretaraino nola iritsiko garen jakiteko.
Hegazkin guztiek kaxa beltz bat izan ohi dute, eta bertan datu ugari erregistratuak geratzen dira. Zerbait oker badoa, honi esker, zer gertatu zen jakin liteke. Lur planetak honelako kaxa beltz bat izango du, gizakiak egin duen bidea ezagutu ahal izango da horren bitartez, eta apokalipsi klimatiko bat gertatuko balitz, bertan gordeak geratuko lirateke datu guzti horiek.
Eguzki energiarekin funtzionatuko du eta 2022rako prest egongo da. Australiako Tasmania uhartean eraikiko da eta bertako unibertsitatea, Clemenger BBDO eta Glue Society erakundeen elkarlanetik sortu da ideia.
Bere izena Earth's Black Box izango da, hau da, Lurraren Kaxa Beltza. 50 urtetan zehar hainbat parametro jasoko dira disko gogorrean, hala nola, tenperaturaren neurketa, ozeanoen azidotasun maila, lurren erabileren datuak, gastu militarrak, energia kontsumoa eta giza biztanleriaren hazkuntza kopurua.
Datu horietaz gain, aldaketa klimatikoarekin lotutako hainbat eta hainbat albiste ere jasoko ditu, datu horien testuingurua ezagutu ahal izateko eta honela narratiba osatuago bat edukitzeko. Titularrak biltzen joango da, baita sare sozialetako argitalpenak ere edota konferentzia garrantzitsuetatik ateratako informazioa. Munduko agintarien hitzak ere jasoko ditu, baita prozesu hau geldiarazteko hauek burututako (edo ez burututako) ekintzak ere.
Kaxa beltz guztiekin gertatzen den bezala, Earth's Black box ez da ez kaxa bat, ezta beltza ere. Eraikuntza angeluarra izango da eta autobus baten luzera izango du. 7.5 zentimetroko loditasuna izango duen altzairu batez estalita egongo da eta edozein motatako munduaren amaiera jasateko gai izango da, erabat suntsiezina izango baita.
Aipatu dugun bezala, Tasmanian eraikiko da. Dirudienez, irla hau, bere egoera geopolitikoagatik eta ingurumen baldintzengatik, lekurik seguruena da. Iaz hasi ziren eraikitzen eta urte honetako erdialderako prest egongo omen da.