Lur lehorrak basoberritzeko sistema garatu dute

Bertan landatutako zuhaitzek %90eko biziraupean dute.

Modu naturalean landaredia sortzeko ahalmena galdu dute lekuak badaude gure Lur planetan. Leku horiek basoberritzeko sistema bat garatu dute, arrakasta prontzentaia oso altuarekin gainera. Groasis bezala izendatu dute sistema. 

Bi ezaugarrik definitzen dute sistema berri hau: erraztasuna eta eraginkortasuna. Groasis Waterbroxx deitutako proposamenak  landatutako zuhaitzen %90a aurrera aterako direla ziurtatzen du, baita Saharako basamortuan ere. Onena? Urtean soilik 50 litro ur behar dituela.

Pieter Hoff. Holandako lirio hazlea da eta berak diseinatu zuen sistema hau 2003. urtean. Ontzi mota bat da, eta bertan zuhaitzak hazteko behar duten guztia dago, baita ingurune zailetan hazteko ere. 

Ontziak kono itxurako tapa bat du, alderantziz jarria, urak lur guztia estali dezan. Eta euri asko egiten badu? Gailuak balbula batzuk ditu, behar ez duena botatzeko. 


Gainera, soka arrunt baten bitartez gailuaren eta lurraren arteko komunikazioa gauzatzen da. Mekanismo erraza eta eraginkorra da aldi berean. Asmakuntza berritzailea eta klasikoa. 

Metodo hau Espainiako Los Monegros basamortuan aplikatu zen esperimentu moduan eta sekulako arrakasta izan du. Landatu ziren zuhaitzen %80-90ek bizirautea lortu dute. 

Kit moduko hau hastapenetan plastikozko materialez osatu bazen ere, egun kartoi birziklatuz egina dago, ingurumenarentzat jasangarriagoa bihurtuz. Sistema hau jarraituta, azken bost urteetan 55.000 zuhaitz landatu dira.