Lucy

Txinatar mafioso batzuk gorputzaren barruan droga garraiatzera derrigortuko dute Lucy. Jipoi baten ondorioz, poltsa apurtu eta organismoan barreiatuko zaio sustantzia, eta gaitasun psikologiko zein fisiko izugarriak bereganatuko ditu. Mendekua hartzea erabakiko du orduan. Duela hamalau urte Bessonek zuzendu zuen Nikita zientzia fikzioaren eta efektu berezien iragazitik pasata.