LOVE FILLED DUB BAND ***
80ko hamarkadan, Jamaikako etorkinek Jamaikan sukarra eragiten zuten doinu bizkorrak zabaldu zituzten ingeles zurien artean. Ondorioz, ska musika oinarria zuten taldeak sortu ziren (Specials, Madness
). Two Tone garaia zen, eta ska doinuak Europako hainbat herrialdetara zabaldu zuen sukarra. Euskal Herrian, Kortatu bezalako taldeak gaixotu zituen. Azken urteotan, Pama International da beroaldi horretatik ateratako talde interesgarrienetako bat. Disko honetan luxuzko kolaboratzaileekin datoz; Rico Rodrigez edo Sir Horace Panter (Specials) adibidez. Ska, dub, pop eta soul freskoa belarrientzat.