Lotara

Haurrentzako seaska kantak diruditen abesti lasaiak egiten ditu Lekunberriko Xabier Zamargileak. Dibertigarriak suerta daitezkeen doinu jostagarriak dira. Lagun duen Jorge Abadias gitarra irakasleak abestiak atontzen lagundu dio. Urteetan musika egin eta grabatzen ibilitakoa bada ere, Lotara da argitaratu duen lehen lan propioa. Zuzenean grabatu dute Iruñeako K estudioetan. Xabier gitarra eta ahotsean, gitarra elektrikoan Abadias eta Igor de Castro perkusioan. Berezia da proposatzen digun mundu onirikoa, gustora lo zaudenean entzuten duzun barneko musika baita.