Lost Oddysey (XBOX 360)
Kaim izeneko gerlariaren larruan sartzen gaitu jokoak. Kaim pertsonaia hilezkorra da, eta milaka urte daramatza harat-honat, alderrai. Kaimek ez du iragana gogoratzen, eta ez daki etorkizuna nolakoa izan daitekeen. Final Fantasy joko sailaren sortzaileek egindako rol eta abenturazko jokoa da honakoa. Nobuo Uematsu konpositoreak sortu du soinua banda, eta istorioa Hironobu Sakaguchik idatzi du.