Lost In The Dream

Iragan hurbil bateko atmosfera musikalean pentsatzean nostalgia pizten zaigunontzat diskotzarra da Lost in the Dream. Halaber, Kurt Vilek ukitzen dituen proiektuen aurrean itsu naizela ez da sekretua, eta The War on Drugsetik alde egin bazuen ere, taldeak ez du bikaintasunik galdu. Kitarra elektriko eta akustiko inguratzaileen melodiek gidatuta, oskarbia besarkatu eta hegaz egiteko tresna da diskoa. Maisutasunez galarazten zaituzte, oro har, bost minututik jaisten ez diren piezetan, liburu onek bezala, amaierarik izan ez dezaten desiratzera zaramatzatenak. Bi hitzetan: epifania musikala.