Los insolitos peces gato

Claudia bakarrik bizi da, eta bakarrik doa ospitalera ere, apendizitis ebakuntza egin diezaioten. Han, alboko ohean, Martha ezagutuko du, seme-alabekin bizi den emakumea. Bien arteko harremana estutzen joango da, eta ordura arte sentitu ez duen maitasuna aurkituko du Claudiak Martharen familian. Mexikoko zuzendari gazteen belaunaldi berria egiten ari den zinema sozial erakargarriaren beste adibide bat.