Loreontzia buruan; azken moda

Instagram zoratu egin da joera berri honekin; ausartuko zinateke?

#Flowevasehair traola Instagramen bilatzen baduzu, azken orduetako joera dela konturatuko zara; segituan, burua loreontzi bihurtu duten ehunka influencerren zein jarraitzaileen argazkiekin egingo duzu topo. Zergatik?

Moda berri honen sortzailea Taylor R blogari kanadiarra izan da. Taylor R-k berak azaldu duenez, Beyonce abeslariak Voguerako berriki egindako azaleko argazkian oinarritu da burua loreontzi bihurtzeko. Hain zuzen, abeslariak burua lorez bete zuen argazki sesiorako.

Taylor R pauso bat hareago joan da, eta bere buruan ur botila bat jarri du, ilez estaliz; behin amaituta, loreak sartu dizkio botilari. Dagoeneko bere asmakizunaren ehunka bertsioz bete da sarea; eta zuk, egingo zenuke halakorik zure buruan?