Loraldiak euskarazko sormen digitalerako beka deialdia ireki du

Loraldiak euskarazko sormen digitaleko proiektu bat garatzeko aukera eskaintzen du beka honen bitartez. Deialdi honen helburuak bi dira: euskarazko sorkuntza digitala ustatzea eta sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea, ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago sortzeko aukera eskaintzen den bitartean.

Loraldiak urteari bukaera ematen dio euskarazko sormen digital beka baterako deialdia zabalduz. Jada izen-emate epea zabalik da otsailaren hasierara arte eta euskaraz garatutako proiektu digital bat laguntzea du helburu.

Bekaren irabazleek 2024ko Loraldia Festibalaren egitarau barruan plazaratuko dute euren proposamena 10.000 euroko sari ekonomikoaz gain. Deialdi honen xedea euskarazko sorkuntza digitala sustatzea, sortzaile digitalen lana ezagutzera ematea eta ingurune digitalean euskarazko eduki gehiago egoteko aukera eskaintzea dira. 

Kulturaren barruan arlo guztiak onetsiko dira: musika, arte eszenikoak, arte plastikoak, dantza, komigintza, bertsolaritza, gastronomia, rol jokoak... Aurkezten den proposamena diziplina batekoa edo diziplina ezberdinen arteko uztarteka izan liteke. Hautatutako den proposamenak urtebete izango du ideiaren garapena burutu ahal izateko. 

Bekaren eskaria eta proposamenen aurkezpena banaka edo taldeka egin litezke eta Loraldiaren webgunean ezarrita dago prozedura. Otsailaren hasiera arte jasoko dira proposamenak eta epaimahai profesional batek aukeratuko du zein izango den bekaren onuraduna. Bekari buruzko informazio osoagoa hemen