Londresek Uber kanporatu du

App-aren bastioi handietako batek uko egin dio zerbitzuari, segurtasun arazoak leporatuta.

Euskal Herrian ate joka dabilen app bidezko taxi zerbitzuak bere konkista mundialaren ikono handietako bat galdu berri du: Londres. Erresuma Batuko hiriburuak baimenik gabe utzi du Uber hirian, zerbitzuak segurtasun neurriak betetzen ez dituela egotzita. 

TfL Transport for London garraioaren agintzaritzak jarri du app-aren aurkako salaketa, eta adierazi du Uberrek ez dituela segurtasun neurriak bete gutxienez eskainitako 14.000 zerbitzutan. Oraingoa ez da Londresek Uberri baimena erretiratzen dion lehen aldia; 2017an berdina gertatu zen, orduan konpainiak ez zuelako gidarien aurrekari judizialen berri ematen. Uberrek 21 egun ditu apelatzeko, eta epaile baten esku egongo da app-a hiritik kanpo uztea ala ez.

Zergatik segurtasun arazo larri horiek? Hain zuzen, Uberren gidariek erraz jaitsi dezakete aplikazioa eta beren nortasun faltsua eskaini, gidariaren argazkia aldatuz; hala, ez dagozkien zerbitzuak egin ditzakete.