Lock Me Out

Gazteok denbora gehiegi pasatzen dugu mugikorraren pantailari begira. Ikasten edo lanean gaudela ere saltseatzen dugu, eta lagunekin gaudela sare sozialak kontsultatzeagatik elkarrizketaren haria galtzen dugu. Bada adi, Lock Me Out aplikazioari esker kontrola berreskuratuko duzu! Mugikorra erabili nahi ez duzun eguneko tartea aukeratu eta ezagutzen ez duzun PIN batekin blokeatuko du pantaila. Aukeratutako denbora tartea pasa ondoren desblokeatuko da mugikorra.