Lo egiten laguntzen duten 10 landare
Hiru egun jarraian lo eginda ere gainetik kendu ezin duzun nekea sentitu al duzu inoiz? Lo ez egiteak desorientazioa ekarri dezake eta baita heriotza ere. Horregatik, oheratzerakoan kantitatea bezain garrantzitsua da kalitatea. Botikak aukera naturalengatik ordezkatzeak onurak ekarriko dizkizu eta zure gorputzak hobeto deskantsatuko ahal izango du.
Lo ezinaren aurka metodo ugari probatu badituzu, baina ez badizute erabat funtzionatu ordua da barneko landareei aukera bat emateko. Agian ondoren lo ezinarentzako pilulak botako dituzu, landareen bidez lortutako atsedenak ez baitu parekorik.
Erremedio natural hauek, etxeko airea garbitzen duten filtroa izateaz gain, lo sakona lortzeko bidea era badira. Landareek gure garuna oxigenatzeko gaitasuna baitute. Gau erdian esnatzea ohikoa izaten bada ere, epe luzera, erabat ez deskantsatzea suposatzen du. Horri konponbidea jarri diezaiokete landare hauek:
Garraiska
Bere hosto xume eta txikiak ezin hobeak dira depresioaren aurka eta lo kalitatea hobetzeko. Logelan loreontzi txiki bat jartzea nahikoa da airea garbitu oxigenazio hobe bat lortzeko.
Areca palmondoa
Palmondoen familiako landare tropikal honek etxea dotoretzeaz gain bertako hezetasuna gutxituko du, eta sudurra hartuta duzunetan hobeto arnasten lagunduko dizu.
Mendafina
Askatu zure gorputza tentsiotik eta lortu lo sendatzaile bat mendafinezko loreontzi txikiak jarriz logelan edo poltsatxo usaindunak burkoan. Bere usaina freskoa eta lasaigarria da eta arnas bideak askatzen ditu.
Izpilikua
Izpilikuaren lurrin leuna lasaigarria da. Landare honek estresa murrizten laguntzen du eta nekerik gabe esnatzeko energia nahikoa oparitzen du.
Pasio-lorea
Itxura exotiko eta intentsuko lorea da pasio-lorea. Haatik, bere efektuak aurkakoak dira, antsietate eta lo ezinaren aurkako lasaigarri naturala baita.
Lupulua
Lasaigarri naturala da lupulua ere. Lupulu sorta bat burko inguruan jarri ez gero lo ezinaz ahaztu zaitezke. Ur beroarekin ihinztatu ditzakezu eta zure burkoaren ondoan utzi lotarakoan efektu hobeagoa eskuratzeko.
Valeriana
Landare hau modu askotan kontsumitu daiteke, eta te moduan da horietako bat. Bestalde, arrosa koloreko lore hauen usainak mugituena ere lotan utzi dezake.
Gardenia
Armonia, edertasuna eta maitasuna ereiten dituen landarea da. Bere petaloen araztasunak lasaitasunez beteko dizu logela eta lo ezinaren aurkako pilula batek baino hobeto funtzionatuko du.
Kaliforniako mitxoleta
Mitxoletek logela kolorez janzteaz gain, lo ezinaren aurkako erremedio paregabea dira. Gainera, berde mantentzen da ur gutxirekin ere.
Huntza
Askotan ikusi badugu ere erremediorik sinpleena da. Kanpoaldean eduki ez gero lizun eta bakterietatik salbatuko zaitu. Airea garbitzen du eta asma eta alergien aurka ezin hobea da.