Lo egiteko kutxa, Zuckerbergen asmakizun berria

Facebooken sortzaileak hobeto lo egiteko kaxa asmatu du bere emaztearentzat.

Priscilla Chanek arazoak ditu lo egiteko. Gauaren erdian esnatzen da, eta kezkaz ordua begiratzen du, haurrak esnatu eta eskolara eramateko unea iritsi ote den egiaztatuz. Askotan, baina, oraindik goizegi da, eta berriro lokartzen saiatzen da, arrakastarik gabe. Emaitza? Lo eta atseden eskasa, eta etengabeko nekealdia.

Bere senar Mark Zuckerbergek, baina, konponbidea topatu du. Facebook sare sozialaren sortzaile bat asmakizun bitxi bat oparitu dio emazteari; argi leun bat emititzen duen egurrezko kaxa bat. Zuckerbergek azaldu duenez, kaxak argi leun eta ia sumaezin bat emititzen du esnatzeko ordua gerturatzen hasten denean. Hala, ordua baino lehenago esnatzen badira, kaxa begiratu besterik ez dute egin behar; argirik sumatzen ez bada, oraindik ez da esnatzeko ordua izango, eta argia ikusten badute aldiz, altxatzen hasteko ordua izango da. 

Zergatik da metodo hau ordua begiratzea baino hobea berri lo hartzeko orduan? Alde batetik, begiak ireki eta argirik ez badugu ikusten, errazagoa delako berriro lo hartzea; eta bestetik, gau osoan ez bagara esnatzen, kaxak emititzen duen argi leunak ez gaitu esnatuko. 

Oraingoz, kaxak primeran funtzionatu dio Priscilla Chani, eta loa berreskuratzeko gai izan da. Zuckerbergen arrakasta teknologiko berri baten aurrean ote gaude?