Lizarrako zezen plazatik kanpo geldituko dira txakurrak

Aurreko gobernuak hartutako neurria atzera bota du alkate berriak.

Txakurrentzat paradisu bihurtzekotan zen Lizarrako zezen plaza. Urtean 350 egunez erabat itxita egon ohi denez, aurreko gobernuak txakurrentzako espazio bilakatzeko erabakia hartu zuen, plazari Zuzen plaza izena emanez. Hala, 9.30etik 22.30era txakurren jabeek bertara eraman zitzaketen beren lau hankatako lagunak, jolastu, korri egin zein beharrak asetzeko espazioaz gozatuz.

Ekimen honen helburu nagusia espazio publikoei ahalik eta erabilera handiena ematea zen, eta aldi berean, bizilagunen beharrei erantzutea; kasu honetan, txakurrek libre egoteko espazio seguru bat zuten.

Gonzalo Fuentes (Navarra Suma) alkate berriak iragarri duenez, ordea, atzera aukera hori kenduko du. Fuentesek gaineratu du horretarako beste leku batzuk jarriko dituztela, baina ezer zehaztu gabe.

Ez da Nafarroan gobernu aldaketekin eman den aldaketa bakarra izan; Enrique Maia Iruñeko alkate berriak, ardura hartu eta egun gutxira, esaterako, neurri sinbolikoa hartu du, Katalina Foixkoaren etorbidea berriz ere Espainiko Armadari eskainiz.