Live in Orange County DVDa
Arraioa! Social Distorsion taldea dvd-an! Dena den, etzazu 80eko hamarkadako energia espero. Social Distorsion hauek pausatuagoak dira, beraien azken diskoak bezala. Gainera, jatorrizko taldeko musikariak galtzeak ahultzea ekarri du. Dvd honetako kontzertuan taldeak jarrera apatiko samarra du, eta batzuetan, Mike Ness behartuta ari dela dirudi. Dvd-ko extrak eta dokumental zatiak, horiek bai direla interesgarri.