Live at the Greek
The Black Crowes dira gaur egun Led Zeppelin taldearen rock-blues pozointsuan murgiltzeko egokienak, again bakarrak. Beraiekin Gibson Les Paul bati lotutako gizona: Jimi Page. Dena den, ikasleak ez dira kokildu eta rock talde batek behar duen harrokeria aireratzen dute , beti Page jaunari eduki behar zaion begirunea gordeta, hori bai. Ulertzekoa da; Heavy Metal hitza oraindik esistitzen ez zenean Pagek lizunki eragiten zion bere gitarrari munduko bandarik handienean, Led Zeppelin. Chris Robinson abeslaria ez da Robert Plant, baina enbajada ondo gainditu du.