Literatura sorkuntzarako XIII. Igartza bekarako deialdia zabalik da
Proiektuak bidaltzeko epea 2010eko ekainaren 30ean itxiko dute eta, aurtengoan, 6.000 euroko diru laguntza jasoko du irabazleak. Gazteen lana promozionatzeko asmoz sorturiko beka iragan urte hauetan jaso dutenen zerrendan Julen Gabiria, Unai Elorriaga, Karmele Jaio, Uxue Alberdi, Katixa Agirre eta Uxue Apaolaza izenak ageri dira, besteak beste; bekak bere helburua arrakastaz asebete duenaren seinale.
Honakoak dira parte hartzeko bete beharreko baldintzak eta deialdiaren oinarriak:
- Narratiba lanak (eleberri edo ipuin-bildumak) aurkez daitezke. Jatorrizkoak eta euskaraz sortuak.
- Partehartzaileak 35 urte bete gabe izan behar ditu lana entregatzean.
- Aurretik lan argitaraturik izatekotan, helduentzako narratiban liburu bat baino gehiago ezin du izan.
- Proiektuak 2010eko ekainaren 30era arte bidal daitezke honako helbidera:
XIII. Igartza Literatura sorkuntzako Beka
Euskara Zerbitzua
Udaletxea
Loinazko San Martin plaza
20.200 Beasain (Guipuzkoa)
- Karmele Jaiok, Igor Estankonak eta Xabier Etxeberriak osaturiko epaimahaiak irabazle bat izendatuko du 2010eko irailaren 10a baino lehen.
- Bekarko diru kopuruaren erdia irabazle izendatu bezain laster jasoko du irabazleak. Beste erdia, ordea, idazlana amaitua entregatu eta epaimahaikoen onespena emandakoan.
Idazle trebea bazara, ez egin zalantzarik!
Argibide gehiago nahi izanez gero, ondorengo telefono zenbakira edota posta elektronikora jo dezakezu:
943-028063
euskera@beasain.net