Liga irabazita, saria Ipod bat

Mexikoko emakumeen futbol ligaren irabazleek ez dute dirurik jasoko, hala adostu bazuten ere.

Mexikoko BBVA futbol liga irabazi berri dute Monterreyko Rayadas Femenil futbol taldeko emakume jokalariek. Arrakasta itzela lortu dute, errekorrak hautsiz, baina ez dute adostutako dirurik eskuratuko. Horren ordez, Monterreyko futbol taldeko zuzendariek Ipod bana emango diete jokalariei.

Sare sozialak harrotu egin dira erabakiarekin; hain zuzen, Ligaren irabazleek diru-bonuak jasoko zituztela adostu zuten hasiera batean beren futbol taldearekin. Hain zuzen, Rayadas taldeko jokalariek garaipen historikoa lortu berri dute, azken urteetan irabazle suertatu den Tigres taldearen aurka; bertako ekipoko emakumeek diru-bonuak jasotzen dituzte garaipenetan. 

Twitterren sortutako zaratarekin, Corona MX garagardo enpresak soldata eskaini die Monterreyko garaileei.