Lidl, plastikorik gabe

Aurten erronka mardula jarri dio supermerkatu kateak bere buruari; plastiko guztia dendetatik desagerraraztea. Lortuko ote du?

Iazko hitza mikroplastikoa izan zen; plastikoaren aurkako guda hasi besterik ez da egin, eta norbanakoen ardura izatetik arazo kolektiboa bihurtzera igaro da. Hala, Lidlek zezena adarretatik heldu eta aurten erronka mardula jarri dio bere buruari: plastikoa supermerkatu guztietatik desagerraraztea. Hala, zin egin du urte amaierarako salgai dituen produktu guztien ontziak %100 birziklagarriak izango direla. Lortuko ote du?

Erronka hau ez du munduko supermerkatu guztietan martxan jarriko, baina pixkanaka 2025erako plastikoa erabat baztertzeko helburua du kate alemaniarrak. Hala, dagoeneko plastikoan bildutako produktuen stocka agortzea itxarongo du, ondoren birziklagarria den aukera bat eskainiz.

Hala, aurten dagoeneko martxan jarri duten lehen neurria plastikozko poltsak guztiz desagerraraztea izan da. Hemendik aurrera beraz, Lidl-en ez dira plastikozko poltsak eskuragarri izango, ezta ordainduta ere. Neurri honen ondorioz kateak 1,5 milioi euro gutxiago ingresatuko ditu, baina eragin ekologikoa ere nabarmen gutxituko du: 1.300 tona plastiko gutxiago sortuko ditu.