47. Liburu Azoka martxan da Donostian
Uztailaren 4ra arte egongo da irekita eta liburu aurkezpenak ere egingo dituzte.
Donostiako Gipuzkoa plazan ipini dute azokaren gunea eta postuetan liburu eta diskoak ari dira saltzen. Uztailaren 4ra bitarte izango da zabalik azoka, 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara.
Azokaz gain, hainbat liburu aurkezpen eta topaketa ere egingo dituzte Liburutegi Nagusiko Konstituzio plazako aretoetan. Gaur, esaterako, 12:00etan, Miguel Usabiagaren La primera guerrilla vasca aurkeztuko dute Mandas Dukearen aretoan. Ostegunean, 19:00etan, Javier Sagastiberri Muerte en el Carlton liburuaz solastuko da San Jeronimo aretoan. Amaitzeko, ostiralean, Miguel Palacios. Zona de sombras lanaren inguruan arituko da San Jeronimo aretoan.