Liam Neeson 'Eztarri sakon'

Watergate eskandalu ezagunaren erantzule nagusia nor izan zen erakutsiko digu Felt izenburudun filmak. Hain zuzen, Mark Felt FBIko agenteak filtratu zizkien The Washington Post egunkariko kazetariei Richard Nixon AEBetako presidentearen dimisoa eragin zuten dokumentuak. Protagonistaren paperean Liam Neeson aktore irlandarra ikusiko dugu, eta emazte Audreyrena Diane Lanek egingo du.