Leviathan

Kolia Errusia iparraldeko herrixka batean bizi da, kostaldean. Herriko alkateak etxea eta lantegi mekanikoa kendu nahi dizkio, diru-etekin handiak izango dituen proiektu bat martxan jartzeko, baina Koliak berea dena tinko defendatuko du. Errusiaren egungo egoera soziala ilustratzen duen satira. Herrialdeko zuzendaririk aipagarrienetakoa da Zvyagintsev; Tarkovskirekin alderatzen duenik ere bada.