Les temps qui changent (Otros tiempos) ***

Berriro ere, Frantziako zinemagintzako bi erraldoi elkartu ditu Techine zinemagileak: Gerard Depardieu eta Catherine Deneuve. Biak garai bateko maitasuna berreskuratzen saiatuko dira, Afrika iparraldeko paraje beroetan. Antoine ingeniaria da, eta Tangerrera joan da lantegi baten nondik-norakoak ikuskatzeko asmoz. Baina Antoineren benetako zioa oso bestelakoa da: aspaldi maitale izan zuen Cecilerekin elkartu nahi du berriro. Les rouseaux sauvages maisulan finaren egilearen drama erromantiko malkartsua da.