Les rivieres pourpres (Los rios de color purpura) ***

Niemans polizia beteranoa Guernonen jazotako hilketa lazgarri batean lanean ari dela, Max Kerkerian polizia gaztearekin tupust egin du. Neskato baten hilobiaren profanazioa ikertzen ari da Kerkerian. Bi kasuak lotuta daude nonbait, eta ikerketak Alpeetako unibertsitate-hiri estrainio batera daramatza. La haine gordinarekin ahoa bete hortz utzi gintuen zinemagileak akzio eta suspensez blaitutako thriller arrakastatsu honekin zinema komertzialaren bidea hartu zuen. Pelikula efektistegia bada ere, entretenigarria denik ezin ukatu.