Lenny Kravitz zalea al zara? Iruñean ikusi eta entzun ahal izango duzu!

Apirilaren 12an joko du, Nafarroa Arenan, eta bihar jarriko dituzte sarrerak salgai.

Lenny Kravitzek Iruñeko Nafarroa Arenan emango du kontzertua 2025eko apirilaren 12an, larunbata, 21:00etan. Europan egingo duen Blue Electric Light biraren barruko emanaldia izango da. 

Sarrerak bihar jarriko dituzte salgai, 10:00etan, Live Nation, Ticketmaster eta El Corte Ingles atarietan. 16 urtetik beherakoak persona heldu batekin joan beharko dira, eta 18 urtetik beherakoak, berriz, baimenarekin sartu beharko dira.

New Yorkeko musikariak Lyonen hasi eta Bordelen amaituko du Europako bira. Hainbat hiritan izango da tartean: Nantes, Londres, Amneville, Zürich, Munich, Viena, Praga, Berlin, Düsseldorf, Mannheim, Hannover, Kopenhage, Amsterdam, Anberes, Paris, Bolonia, Milan, Marseilla, Niza, Madril, Lisboa, Coruña eta Iruñea.