Leioako Pop-Rock lehiaketan aurkezteko garaia
Zure taldeak disko bat baino gehiago kaleratu ez badu, eta pop, rock edo metal arloan bidea egin nahi baduzu, Leioako Pop-Rock lehiaketan duzu aukera. Martxoaren 14ra arte aurkez daitezke taldeak.
Leioako Pop-Rock lehiaketan disko bat baino gehiago kalean ez duten taldeak eta aurreko urteetan lehiaketa hau irabazi ez duten taldeak aurkez daitezke. Bi arlotan eman daiteke izena: Pop-rocka eta metala.
Martxoaren 14a baino lehen gutxienez bost abestiko CD bidali behar da honako helbidera: Kultur Leioa. Aterpe Gazte bulegoa. Jose Ramon Aketxe 11, 1A. 48940 Leioa. Bizkaia.
Irabazleentzat sariak 1.800 euroko saria izango da, beraz, ez galdu aukera. Informazio gehiago hemen sakatuta