Lehenengo panda albinoa bistaratu da Txinan
Munduan bakarra izan liteke.
Naturan zerbait aurkitu ahal badugu hori koloreak dira. Alabaina, noizean behin erabat zuriak diren animaliak agertzen dira espezie ezberdinetan. Oraintsu Brasilen puma albino bat ikusi ahal izan da eta orka zuriak ere behatu ahal izan dira ozeanoaren urdinean.
Ohikoa bihurtzen ari da animalia albinoak bistaratzea. Oraingoan Txinan panda albino bat ikusi dute. Txinako Wolong erreserba naturalean ezkutuko kamera batek irudi harrigarri bat jaso zuen. Irudia 2019ko apirilean atera zen eta, ordutik, adituak ezin sinetsirik dabiltza panda albinoa aztertzen. Bistaratu zenetik berau bilatzen ari dira 2.000 metro garaierako basoetan zehar. Bere ilaje zuriagatik erreza behar luke aurkitzea, baina hartza iheskorra da. Argazkia ikusita badirudi hartz zuri bat Txinako erreserban dagoela. Bere belarrien ezaugarriek salatu zuten, ordea. Horrela jakin zuten albinismoa zuen panda hartz bat zela.
Jakin ahal izan da panda harrigarri hau osasuntsu dagoela eta baliteke munduan bakarra izatea ezaugarri berezi hauek dituena.