Legoreggae festibala izango da bihar Legorretan

Sei reggae talde arituko dira jaialdian.

Legorretako reggae jaialdiaren zortzigarren edizioa egingo dute bihar, larunbata, Harripila kiroldegian. Sei talde edo bakarlari arituko dira oholtzan: Aiaraldeko Sound System, Steady Rockets, Marina P, King Konsul, Kulto Kultibo eta Skarra Mucci. 

Jaialdia 22:00etan hasiko da, baina arratsaldeko 18:30etik aurrera girotuko dute herria, Aiaraldeko Sound System-ekin kalejira egingo baitute. Festa itxiera ere haien esku egongo da.

Sarrerak online eros daitezke, eta aurrez aurre, berriz, Legorretako Ezkizu, Jubilatuenean, Olaso eta Insausti tabernetan; Ordiziako Kirkil tabernan; Beasaingo Koiote Zaharrean eta Tolosako The Nest tabernan, 15 euroan.