LEGO estiloko egurrezko altzariak?

LEGO bere publikoa zabaldu nahian dabil, haurrez gain, bere blokeak publiko helduagoarengana iritsi daitezen lanean.

Etxea apaintzen gozatzen duzunetako bazara hau interesatuko zaizu. Daniar marka ezaguna, oraingoan, dekorazioaren esparruan sartu baita. LEGO art deitutako bere bilduman loreontziak aurkitu daitezke edota, IKEArekin zenbait kolaborazio ere egin ditu. Orain, Room Copenhaguen agentziarekin batera, etxeko egurrezko altzariak diseinatu ditu. 

Bilduma polit honetan liburuentzako apalategiak, hormako esekitokiak, biltegiratzeko kaxoiak  eta argazkientzako markoak sortu dituzte. Guztiak haritz gorriko egurrarekin eginak, batzuk argixeagoak besteak ilunagoak. Pieza bakoitza LEGO adreilu originalen dimentsioen arabera diseinatuak izan dira eta beraz, bata bestearen gainean multzokatu daitezke konbinazio ezberdinak sortzeko.

Room Copenhaguen eta LEGOk 2010. urtetik kolaboratzen dute elkarrekin, neurri handiko adreilu blokeak objektu ezberdinetan bilakatuz: maletaxoak, motxilak, pertxak edo kaxak. Orain arte, artikulu guzti hauek plastikozkoak ziren eta kolore deigarriak zituzten, haurrei zuzenduta zeudelakoLehenengo aldia da bi markek helduei zuzendutako objektuak sortzen dituztela, egurretik abiatuta.

Portzierto, erabiltzen duten egurrak modu arduratsuan kudeatzen den basoetatik hartua izan dela dioen FSC bermea duDiseinu minimalista eta dotoreak kritika onak jaso ditu. Zuri ere gustatu bazaizkizu LEGOren webgunean daude, nahiz eta ez diren merke-merkeak.