Learning to Drive

Wendy Manhattanen bizi den idazlea da. Senarrarengandik banandu ostean, bizitza berriari ekiteko lehen pausotzat hartuko du gidatzen ikastea. Taxista lanetan ere aritzen den Darwan izeneko errefuxiatu politikoa izango du irakasle. Hasiera batean oso ezberdinak diruditen arren, denborarekin ikusiko dute batak besteari asko diola irakasteko, eta harreman berezia sortuko da euren artean.