LCD Soundsystem
James Murphy eta bere bandak 2005ean kaleratutako lana dugu, taldearen izen bera daramana. Disko bikoitz formatuan argitaratua, aldez aurretik irratietan emititutako kantak jaso zituzten A aldean, eta abesti berriak B aldean. Oro har, abestiek badute progresio bat, sinte eta gitarrak uztartuz, eta dance/disco eta elektronika nahastuz. Murphyren ahots bereizgarria buru duen banda hau zuzenean ikusteko aukera izan ez dugunoi diskoaz gozatzea besterik ez zaigu geratzen. Daft Punk is playing in my house atsegin dut.