Laztan perfektua zientzialarien iritziz

Giza elkarrekintzan gutxietsiena izan ohi da laztana, baina gure arrakasta sozialerako garrantzitsuena da. Ba al dakizu laztanak behar bezala ematen?

Konfinamendu bat bizitu dugu, eta bestearen mehatxua ate joka dugun honetan giza harremanen kontaktu gabezian gauden guztiok ere. Kontaktua literalki: azala azalaren aurka. Nahiz eta asko euren bikoteekin konfinatuta egon diren, beste pertson askok ez dute horrelako zorterik izan, eta gabezia horren ondorioak uste dena baino sakonagoak izan daitezke. Hala dio bederen, David Linden espezialistak BBCko artikulu batean: 

“Gure egunerokotasunean pertsonak ukitu ezin ditugun egoeran bizi gara. Honela, berehalakoan gertatuko ez bada ere, gure konexio, enpatia eta konfiantza sentimenduak apurka apurka degradatzen joango dira”. Zergatik? Arrazoia sinplea da: elkar ukitzea gakoa da gure biziraupenerako eta ez da gutxietxi behar elkarrekintza sozial baten garrantzia. Hori diote adituek bederen. Izan ere, genetikoki kontaktu horiek bilatu eta horietaz elikatzeko diseinatuak gaude, guregan funtzio leungarria baitute. 

Ikerketa zientifikoek aditzera eman dutenez kontaktu fisikoak eta batez ere, maitasunezko kontaktu fisikoak, ongizatearen hormonak diren oxitozina, serotononia edo dopamina bezalakoak askatzen dituzte. Laztana bere horretan ez da nahikoa ordea, teknika ere garrantzitsua da BBC-k burutu duen The Touch Test ikerketaren arabera. Bertan 112 herrialde ezberdinetako 40.000 pertsonek parte hartu zuten eta dirudienez laztan perfektua existitzen da. 

Ikerketaren ondorioen arabera, egin behar dugun bakarra gure azala arintasunez beste pertsonaren azalaren kontra jartzea da 2,5 zentimetro segunduko. Horixe bakarrik, erraza ezta? Hala ere, zientziak honela egin behar dela badio ere, pertsona bakoitza mundu bat da eta beraz, ziurtatu zaitez beste pertsona zure laztanekin gozatzen ari dela. Izan ere, kontaktu beharra dugun animaliak bagara ere, batez ere komunikazioa da behar duguna.