Lauaxeta: Beti gogoan izateko
1937ko apirilaren 26an, Alemaniako aire-armadako hegazkinak Gernikara heldu ziren: Gernika gainean, milaka bonba bota zituzten.
Tragediatik hiru egunetara, Esteban Urkiaga Lauaxeta suntsitutako Gernika hartan zegoen, Le Petite Gironde egunkariko kazetari bati txikizioa bertatik bertara erakusten.
Hantxe bertan, faxistek Lauaxeta atxilotu zuten, eta bi hilabete geroago, ekainaren 25ean, fusilatu zuten Gasteizko kanposatuko hormaren kontra. Heriotza aurreko egunetan, kartzelan preso, "Agur, Euzkadi" poema hunkigarria idatzi zuen Lauaxetak.
Tira: istorioa atzekoz aurrera kontatzen hasi gara, gertatutakoak sekula ez ahanzteko, halaxe behar baitu seguru asko. Gatozen hasierara, baina.
"Euzkadi" egunkarian kazetari
Esteban Urkiaga Lauaxeta Laukizen jaio zen, eta haurra zelarik, Mungiara joan zen bizitzera. Hain zuzen, ezizentzat hartu zuen bizi izan zen etxearen izena: Lauaxeta. Lauaxetak Mungian jaso zituen lehen ikasketak, eta ondoren, teologia ikasketak Durangon, Loiolan eta Oñatin egin zituen. Besteak beste, Jokin Zaitegi, Andima Ibiñagabeitia, Plazido Mujika eta beste hainbat idazle izan zituen lagun.
Loiolan, literaturaren klasikoak euskaratzeari ekin zion, eta sasoi hartan Europan egiten zen literaturara gerturatzen hasi zen. Ikasketak amaitzear zela, Jesusen Lagundia utzi eta Bilbora jo zuen.
Bizkaiko hiriburuan, Euzkadi egunkariaren euskarazko atalean idazten hasi zen Orixe-ren agindupean, eta 1931n euskarazko atal horren ardura hartu zuen. Bestalde, Eusko Alderdi Jeltzaleko kide gisa, hizlari ibili zen Errepublika garaian eta 36ko gerra lehertu zenean.
Gudan komandante izan zen Lauaxeta, eta batik bat, propaganda sailean jardun zuen. Hain zuzen, Gudari izeneko propaganda aldizkariko arduraduna izan zen.
Tradizioa eta modernismoa
Literatura izan zen Lauaxetaren betiko zaletasuna, eta txikitatik jakin zuen letra gizona izan nahi zuela. Hain zuzen, Euskal Jai eta Olerti-saioetan sariak irabazita, idazteari ekin zion, gogotsu.
Egunkari eta aldizkari askotan idatzitako artikulu ugariez gain, "Bide barrijak" (1931) eta "Arrats beran" (1935) olerki-bildumak kaleratu zituen. Estilo sinbolistako poesia da Lauaxetarena, modernismoaren eragin nabarmena duena. Koldo Izagirrek Lauaxetari buruz behin esan bezala, "sabinianoa da, eta Baudelaire maite du". Federico Garcia Lorca eta antzekoen eragina ere nabaria da.
Dena den, tradizioaren eta modernismoaren arteko uztartze hori aipatzea azalean geratzea litzateke. Oraintsu Jon Kortazar katedradunak azaldu duenez, era guztietako obrak zeuden Lauaxeta zenaren liburutegian: euskal abertzaletasunari eta euskarari buruzko liburuak, Karl Marx-enak, Carlk Gustav Jung-enak, feminismoari buruzkoak...