Lau begiko arraina

Tubingako Unibertsitateko (Alemania) zientzialariek bi begi pare dituen arrain espezie berri bat deskubritu dute. Rhynchohyalus natalensis du izena, eta Zeelanda Berria eta Australia arteko uretan bizi da, Tasmaniako itsasoan, 800 eta 1.000 metro arteko sakoneran. Buruaren goikaldean begi pare zilindrikoa du harrapariak zelatatu eta janaria aurkitzeko, eta behekaldean, aldiz, gainontzeko arrainek sor ditzaketen txinparta biolumineszenteak detektatzeko gai den erretina parea.